Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/18

Güeñesek “Jar ezazu argazkia kalean” mundu ekimenean parte hartuko du

Gueñes herriko bizilagunek parte hartuko dute "Jar ezazu argazkia kalean" mundu mailako ekimenean. Eta horretarako aukera izango dute Sodupeko Herriko Plazan jarriko diren panelen bidez. 

Ezagutzera eman
Museoaren nazioarteko eguna den horretan eta artea gizarteratzeko helburuarekin Gueñes udalerriak egitasmo honetan parte hartuko du Ganbara Argazki Taldea elkartearen ekimenez. "Jar ezazu argazkia kalean" kanpainarekin" arte lanak orokorrean pairatzen duen isolamendua salatu nahi da, artea gizarteratu, arte kontzeptuaren inguruko eztabaida ireki eta artearen mundu barruan argazkilaritzak duen tokia aldarrikatu".

Nahi duten guztiek edozein formatuzko argazkiak jartzeko aukera izango dute horretarako egokituta egongo diren paneletan. Eta, era anonimoan ala ez egin dezakete norbanakoek eta taldeek.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!