Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/19

“Abadiño 2012” egitasmo politiko jeltzalea aurkeztu dute

Abadiñoko EAJ-PNVren udal taldeak "Abadiño 2012" egitasmo politikoa aurkeztu du, honen buru delarik Eneko Etxebarria 2011ko maiatzeko hauteskundeetarako EAJ-PNVren hautagaia dena. Egitasmo honek bederatzi ardatz nagusi ditu: etxebizitza, hezkuntza, osasuna, aparkalekuak eta trafikoa, besteak beste.

Ezagutzera eman
Etxebarriaren esanetan, Abadiñoko alkateak "ez du lan talderik" eta horregatik eta "bere ekimenik ezaren aurrean" talde jeltzaleak egitasmo politiko bat aurkeztu du herriaren hazkundea bilatzen duena: Etxebarriak aurreratu duenez, hilabeteak daramatzate hainbat egitasmotan lan eginez eta laster aterako direla argitara.

Ardatz nagusiak izango dira: etxebizitza, hezkuntza, lana eta egoera ekonomikoa, osasuna, aparkalekuak eta trafikoa, ingurumena eta birziklapena, gazteentzako aisialdirako ekimenak eta euskara: Etxebarria Axier Garate eta Bittor Etxegurenekin izan zen.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!