Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/24
Amaia del Campo: “Tontxu Rodríguezek Zapateroren jarduketa kopiatu du, epe laburrerako neurriak baino ez ditu hartzen”
Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaileak gaurkoan adierazi duenez, "Tontxu Rodríguez alkateak Rodríguez Zapateroren jarduteko era kopiatzen du, egiazko arazo ekonomikoei aurre egiteko zalantzagarriak diren inprobisazio eta epe laburrerako neurriak hartuta". Del Campok adierazpen hauek egin ditu gaur Barakaldoko Udalak gastu arrunta murrizteko eta inbertsio eta zerbitzu maila mantentzeko aurkeztu duen egitasmoa aurkezteko ekitaldian.
EAJ-PNVren aldetik beren "kezka" adierazi dute "Barakaldoko Udaleko ordezkariek beren ahalmenen gainetik gastatzen dutela egiaztatu ondoren". Iragarri duenez, "egoera hau mantentzen bada, urte amaieran egongo gara enpresa pribatuan ordainketa etendura den moduko egoeran" .
Bere ustetan, Udalak gastuak egiazko sarreretara egokitu behar ditu. "Horretarako, behar ez den gastuan egiazko beherakada aurkeztu beharrean, udal sarrerak igotzea proposatu du", kritikatu du Del Campok. Bozeramaile jeltzaleak iragarri duenez, Barakaldoko alkateak "gure auzokideek ordaindu beharreko zergen igoera iragarri zuten, hau da, tasa eta zerga publikoak igo egingo dira, eta momentuz zabor-tasa, IMDren eta Euskaltegiko prezioak; horrekin batera, zehaztu egin ez dituzten beste igoerak ere izango dira".
EAJ-PNV kezkatuta dago, Udalak "ez duelako behar ez den gastua kontrolatzen, eta horrela ordainketa etenduran eroriko da. PSEk aurkeztutako ekonomia eta finantza egitasmoak Barakaldoko bizilagunen ekonomien kontra egiten du, zergen igoera nozituko baitute".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS