Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/27

Barakaldoko EAJ-PNVk kritikatu duenez, Gobernu taldeak ez du Udal Hezkuntza Kontseilua deitu

Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren bozeramaileak gaur goizean kritikatu duenez, "Gobernu taldeak ez du Udal Hezkuntza Kontseilua deitu". Del Campok adierazi duenez, PSE alderdiak uko egin dio gaurko osoko bilkurak  Udal Hezkuntza Kontseilua "berandutu gabe" martxan jartzea eskatzeko EAJ-PNVk aurkeztu duen mozioa bozkatzeari.

Ezagutzera eman
Ekimen honen bidez, Barakaldoko hezkuntza erkidegoak "Barakaldoko oraingo eskola mapa aztertzea "bilatzen zen, datorren ikasturtean Barakaldoko familiek "ez dezaten pairatu Patxi Lópezen Eusko Jaurlaritzak aurten eragin duen anabasa". Salatu duenez, "Barakaldoko guraso askok ezin izan dituzte beren seme-alabak gustuko ikastetxeetan matrikulatu".

Era berean, Del Campok adierazi duenez, "ekimen honek tartean dauden alderdi guztien arteko konponbide adostua bilatzea du helburu, Barakaldoko familiek ikastetxea aukeratzeko orduan dituzten beharrizanei erantzuna emateko konponbiderik onena eskaintze aldera; horretarako biderik zuzenena da Udal Hezkuntza Kontseilua deitzea. Udalak 2001ean sortu zuen eta ez du inoiz deitu".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!