Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/02

Maruri-Jatabeko Udalak “Praktika onak” zabaltzeko buletinak banatu ditu auzokide eta bisitarien artean

Maruri-Jatabeko Udalak bizikidetza eta hiri heziketaren garrantziaren inguruko sentsibilizazio kanpaina jarri du abian Uribe-Butroeko udalerriak hainbat bisitari hartuko dituen uda aldiari begira. Iragan den larunbatean "Badator uda" jaian banatu ziren buletin bidez egindako irudi bidezko kanpainaren bitartez, Udalak hiritarren lankidetzarako deia egiten du, jolasteko eta gozatzeko berdegunea, autoa aparkatzeko leku erosoa eta egun ona igarotzeko toki atsegina ez baitira berez zaintzen.

Ezagutzera eman
Horrela ba, sentsibilizazio kanpaina honen bidez, Maruri-Jatabeko aisialdirako gune hau mantentzeari ekin nahi dio auzokide eta bisitarientzat hirigune zehaztu eta atsegina egiteko, ingurua zainduaz eta hobekuntza eta egokitze lanak eginaz. 

Beste alde batetik, ekimen honen bidez "Praktika onak" zabaldu nahi ditu, besteak beste, ondo aparkatzea  ehun plazako aparkalekuetan, plaza bakarra hartuta eta ezindu eta motorrentzako egokitutako tokia errespetatuta; zarama ontziak erabiltzea, poltsak eta hondakinak zoruan botata egon ez daitezen, eta bereziki zigarrokinak; txakurrak beti lotuta eramatea, txakur kakak batzea; eta jartzen diren seinaleak errespetatzea.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!