Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/10

Durango, Donostiako Natura eta Aisia Erakusketan

Hilaren 12 eta 13an, Donostiako Miramar jauregian ospatuko da iaz milaka bisitari hartu zituen Natura eta Aisia erakusketaren bigarren edizioa. Durangoko Turismo Bulegoak udalerriaren eskaintza turistikoa erakutsiko du eta stand propioa izango du.

Ezagutzera eman
Ekimen dinamiko eta erakargarria da bisitariari naturarekin, turismo aktiboarekin eta abentura turismoarekin erlazionatuta dagoen turismoaren inguruko informazioa ematen duena. Durango, inguru pribilegiatuan kokatuta dago, Anboto eta Urkiolako Parke Naturaletik hurbil eta pertsona aktiboei zuzendutako ekimenak eskaintzen ditu: "Lurrazpiko Munduan murgildu", "Zaldiekin harremanetan", "Durangoko aztarnen atzetik" eta "Deskubritu Mitologia".

Urtean egindakoaren gaineko balantzea

Urteko lehen bost hilabeteotan, Durangoko Turismo Bulegoak eguneroko zabaldu ditu ateak urtarrilaren 1 a eta 6 a izan ezik. Aldi honetan, 2.272 bisitari izan ditu, aurreko urtean baino 1.176 gehiago. Honek %107,3ko hazkundea suposatzen du 2009 urtearekin alderatuta.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!