Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/18
Ortuzarrek dio Gobernuak “nahikoa mekanismo” duela Batasunaren legalizaziorako eta espetxe-politikarako
EAJ-PNVko BBBko burua den Andoni Ortuzarrek baieztatu egin du Gobernu zentralak "nahikoa mekanismo duela" PSE-EEko burua den Jesús Eguigurenek "eskatzen dituen bi gauzak egiteko", espetxe-politikari eta Batasunaren legalizazioari dagokienez. Era berean, bere ustez, alderdiei gai horiei buruzko "iritzia eskatu baino lehen", PSEko burua "etxetik hasi" beharko litzateke eta "lehenengo bere alderdiaren barruan adostasuna" lortu beharko luke.
Bilbon, hedabideen aurreko agerraldi batean, Bizkaiko EAJ-PNVko udal-ordezkariekin batera parte hartu duen lan-topaketa batean, Ortuzarrek adierazpen horiek egin ditu, presoen gaian eta Batasunaren ustezko legalizazioan euskal ituna lortzeko PSEko buruak emandako iritzi bati dagokionez.
Horren harira, burukide jeltzaleak adierazi du alderdi politikoei "oso gai garrantzitsuei buruzko iritzia" eskatu aurretik, Eguigurenek "lan egin behar duela, lehendabizi bere alderdiaren barruan adostasuna" lortzeko.
Izan ere, bere adierazpenen arabera, aste honetan zehar "PSEren hiru edo lau iritzi ezberdin entzun ditugu, hizlariaren arabera: Ares jauna, Pastor jauna edo Jesús Eguiguren bera".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS