Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/22

Aldundiak Guggenheim Urdaibairi “ez inposatzea eta ideiak ez eragoztea eta betorik ez jartzea” eskatu du

Juan Mari Aburto Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaileak gaurkoan eskatu du Urdaibaiko Guggenheimi "ez inposatzea eta ideiak ez eragoztea". Aburtok eskari hau egin du Eusko Jaurlaritzak Urdaibai alderako aurreikusten den museo berrirako ideia lehiaketari "betoa" jarri nahi diola jakin ostean.

Ezagutzera eman
Biharkoan Museoaren Patronatuan izango den bilerari begira, Aburtok gogoratu duenez "Gugenheim museoaren egitasmoaren aurrean gaude, egitasmo estrategikoa den horren garapenaren aurrean; eta beraz, ez da Aldundiaren egitasmoa".

Aburtok azpimarratu duenez, Ideia Lehiaketa hau aurrera ateratzeko beharrezko aurrekontua Aldundiaren Aurrekontuan dago aurreikusita eta beraz "Eusko Jaurlaritzak ez luke eurorik jarri behar lehiaketa hau egiteko". Bere iritziz, "PP alderdiak Ideia Lehiaketaren aldeko jarrera adierazi ondoren egon badago ideia lehiaketa honek aurrera egiteko masa kritiko nahikoa". Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaileak esan duenez, "egitasmoa ezagutu arte itxarongo dugu behin betiko erabakiak hartzeko". 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!