Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/23

Gu Bai taldeak Guggenheim Urdaibai egitasmoa “aukera bat ematea” eskatu du

Gu Bai plataformak 2.500tik gorako atxikimendu lortu ditu jadanik eta   Guggenheim-Urdaibai Museoa egiteko egitasmoari "aukera bat ematea  eskatu du, "bateragarria" delakoan Eusko Jaurlaritzak eskualde honetarako diseinatu duen egitasmoarekin.

Ezagutzera eman
"Proposamenean sartu diren jarduerak eta beste batzuk, besteak beste Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri dituen azpiegiturak barne, Busturialdea eskualdearen eta Euskadiren garapena bultzatzeko izan beharko lirateke" esan dute plataformaren ordezkariek. Halaber, neurri horien artean  ez da aurkeztu izan "Guggenheim Bilbao Museoaren Egitasmo Estrategikoan aurreikusita dagoen egitasmoak duenaren antzeko alternatibarik".

Gu Bai plataformako kideek inplikatutako erakundeei eta bereziki Eusko Jaurlaritzari eskatu diete behar besteko neurriak har ditzaten Guggenheim Bilbao Museoaren zabaltzea "albait arinen gauzatua izan dadin".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!