Prentsa Aretoa
Berriak
2010/08/18
Francesco Cossiga, agur
EAJk atsekabe sakonena adierazten du Francesco Cossiga Italiako Errepublikako presidente ohiaren heriotza dela eta, hain zuzen ere gaur gertatu dena. Aldi berean, doluminak adierazi nahi dizkio senitarteko eta lagunei, pertsonalki adieraziko dizkienak, eta baita Italiako herritar eta erakunde multzoari ere.
Francesco Cossiga, bere ibilbide pertsonal zabalean, erreferente adierazgarria izan da politika italiarrean azken hamarkadetan. Demokristaua, humanista eta federazio zalea errotik, bere bizitza politikoa adimenaren, ekimenaren, irmotasunaren eta konpromisoaren adibide bat izan da, eta horrek guztiak gainditu egin ditu hark erakunde erantzukizunak izan zituen garaian Alpeez haraindiko herrialdeak bizi zituen inguruabar zailak.
Cossigak lotura berezia mantendu izan du Euskadirekin. Eusko Alderdi Jeltzalearekiko gertutasun eta hurbiltasuna oso ezaguna izan da eta, une delikatuetan, Aznar buru zuen Gobernutik egindako presio guztiak gaindituta, Cossigak adiskidetasun horren adorea erakutsi du publikoki salatuz EAJren baztertzea -Alderdi Popularrak bultzatuta- demokrazia kristauaren nazioarteko foroetatik. EAJrekin eta euskal abertzaletasunarekin zuen konpromisoak nahiz Euskadiren normalkuntza eta baketzerako elkarrizketaren defentsak eraman egin zuen erakunde kontserbadoreen partetik eta sozialista espainiarren aldetik kritika ugari jasotzera, baina adorez eta argitasunez jakin egin zuen horiek mozten, salatzen eta horiei aurre egiten.
Horrela, bada, EAJren lagun bat hil da. Euskal herriaren lagun bat ere bai, Sabino Arana Fundazioak emandako saria 2000. urtean. Hark Sari horren entregan eskerrak emateko esandako hitzak gogoratuko ditugu; 2001. urteko urtarrilean esan zituen, Arriaga antzokian, eta, bertan, zera zioen: ìZuek guztiak, euskaldunak, zuen fede politikoa, erlijiokoa edo ideologikoa dena dela ere, jardun ezazue zuen foruekin zuen buruak gobernatu zenituztenean egin zenuten bezala; zuen lurra defendatu zenuten, zuen nortasuna berreskuratu zenuten, errepublikaren alde borrokatu zineten, Espainian eta Europan Euskadik, atzo bezala eta gaur bezala bihar ere, zera esan nahi izateko: Askatasuna!î.
Fracesco Cossigak Eusko Jaurlaritzaren Lagun Onari Saria ere eskuratu zuen.
Agur jauna. Goian bego.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS