Prentsa Aretoa

Berriak

2010/09/02

Galdakaoko Udalak eusko Jaurlaritzari eskatu dio metroko lanzadera martxan jartzeko data zehaztea

Galdakaoko Udalak eusko Jaurlaritzari eskatu dio udalerri hau Etxebarriko metro geltokiarekin lotzeko lanzadera zerbitzua martxan jartzeko data zehatza eman dezan. Joseba Escribano alkateak kritikatu duenez, "lehenengo hitz handiz iragarri zuen lanzadera igaro den ekainean martxan egongo zela, hau da, aurreikuspenak baino hiru hilabete lehenago eta esan duten azkenaren arabera uztaila eta irailaren artean izango omen da". "Errore handia da bat-batekotasun maila hau mantentzea eta ziurgabetasuna handitzen du Galdakaoko bizilagunen artean", azpimarratu du.

Ezagutzera eman
Jeltzaleak azaldu duenez, azken egunotan hainbat bizilagun izan dira Galdakaoko udaletxera joan direnak zerbitzu honen inguruko informazio eske eta "dugun azken albistearen arabera, zerbitzua emateko lanean ari dira baina ez da zerbitzua emateko egutegirik ematen; hau da, ez dugu informazio nahikoa Udalaren aldetik eskaria egin diegun arren".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!