Prentsa Aretoa

Berriak

2010/09/21

Ortuzar: “Enplegu politika aktiboen transferentziaren inguruko akordioa ordu batzuetako kontua izan daiteke”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak baieztatu duenez, "oraindik zertxobait falta da" bere alderdiaren eta Rodríguez Zapateroren Gobernuaren artean Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko akordioa erdiesteko; gaineratu duenez, "hurbil egon badaude eta espero dut hurrengo orduotan gauzatzea enplegu politika aktiboen transferentziaren inguruko akordioa".

Ezagutzera eman
Ortuzar: “Enplegu politika aktiboen transferentziaren inguruko akordioa ordu batzuetako kontua izan daiteke”

ARGAZKIA JAITSI

"Lortzen badugu, honek aurrekontuetaz hitz egiten hastera eramango gintuzke", gaineratu du Ortuzarrek ETBri eskainitako elkarrizketan.

Buruzagi abertzalearentzat, "transferentzia hau Euskadin egon behar zatekeen eta ez duela urte bete, negoziatzen hasi ginen duela 18 urte baizik". "18 urte daramatzagu eta orain  gai hau ondo lotzeko bi urte gehiago itxarotearren  ez da ezer gertatzen", azpimarratu du. Enplegu politika aktiboen transferentziak suposatuko duen kopuruaren inguruan azaldu duenez, "behar besteko kopurua izan beharko da, baina beti ere Kontzertu Ekonomikoaren parametroak bete beharko direlarik".

Bere ustetan, "oso garrantzitsua da metodologiak Kontzertu Ekonomikoaren sistemari erantzutea eta  gaur egun Euskadik duen gaitasun ekonomiko eta finantzazkoa eman digun kopuru magikoa, 6,24koa hain zuzen, argi eta garbi egon dadila".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!