Prentsa Aretoa

Berriak

2010/09/22

Maruri-Jatabeko ikastaro egitasmoa adin eta sakela guztietara irekitzen da UBK Txartel berriaren bidez

Ikasturtearekin batera, eskolaz kanpoko ekintzekin osatzen den pareko bidea hasten da. Maruri-Jatabeko Udalak era guztietako jarduera kultural eta kirolekoak eta ikastaroak antolatu ditu eskola umeei eta bere gurasoei zuzenduak. Aukeratu duten goiburua erabilita "oso erraza" izango da  zerbitzu hauek jasotzea. UBK Txartela berriaren bidez, Uribe-Butroeko kirol ekipamenduak erabiltzeaz gain, udalek antolatutako jarduera kultural eta ikastaroetan parte hartzerik izango dute prezio bakarrean.

Ezagutzera eman
Maruri-Jatabeko ikastaro egitasmoa adin eta sakela guztietara irekitzen da UBK Txartel berriaren bidez

ARGAZKIA JAITSI

UBK txartela Mankomunitateko udaletxe guztietan eskatu ahal izango da. Maruri- Jataben  94 674 22 53 telefonora deituta edo   euskara.maruri@maruri-jatabe.net helbide elektronikoaren bidez. Eskaintza zabal honen barruan daude umeentzako musika eskolak, euskara eskolak, EGA, ahozko adierazpena, argazkilaritzaren hastapenak, hirugarren adinekoentzako soinketa, mantentzeko soinketa, makilatzeko ikastaroa, panderoa eta euskal dantzak.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!