Prentsa Aretoa
Berriak
2010/09/27
Bilbao bakerako jauzia “arinerako” bultzada ematearen aldeko agertu da
José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak "norabide egokian bultzatzeko beharra" defendatu du bakerako jauzi arina eman dadin. Halaber, krisialdi ekonomikoa "argitzen hasia dela" esan du, "gauzak konponduta daudela esateko goizegi den arren". Hausnarketa hau Herrialdeko politika orokorraren inguruko azken eztabaidaren markoan egingo da bihar. Bizkaiko Batzar Nagusietako bilkura goizeko bederatzi eta erdiak inguruan hasiko da Gernikako Batzar Etxean.
Ordu eta erdiko hitz egitean José Luis Bilbaok Bizkaian azken urte honetan izandako gertakari politiko eta ekonomikoak aztertuko ditu. Lehen zati batean Euskadin sortarazi den bake itxaropenaren inguruko analisia egingo du eta ondoren aztertuko du egoera ekonomikoa eta krisialdia. Bilbaoren esanetan "egoera argitzen hasia da, konpondu dela esateko oraindik goizegi den arren".
Iragarri duenez, Aldundiak 2011 urterako aurkeztuko dituen aurrekontuak Bizkaia eusten duten bi zutabeei zuzenduak izango dira "bertan bizi garen pertsonak eta gure ehun produktiboa" alegia. "Hori da Batzar Nagusietan eta akordioa eta adostasuna bilatzeko gogoz, epez eta formaz emango den konpromisoa", gaineratu du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS