Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/08

Abantok milaka pertsona hartuko ditu asteburuan ospatuko den VI. Burdin Jaian

Abanto udalerriak asteburuan ospatuko duen Burdin Jaiaren VI. Edizioak milaka pertsona hartuko ditu. Burdin Jaiaren helburua da Bizkaiko beta aberatsa ateratzen beren ahalegina eman zuten emakume eta gizonak omentzea eta  ondare hori hurrengo belaunaldiei ematea, era didaktiko eta jostagarrian.

Ezagutzera eman
Datozen hiru egunotan, aurreko edizioetan baino egun bat gehiagoz, Abantora hurbiltzen diren bisitariek burdinaren inguruko hainbat jardueretan parte hartu ahal izango dute. Barrenatzaileen erakusketa, euskal ligan daudelarik, burdina-lantze erakustaldia, ezpatak egitea eta zaldiak ferratzea izango dira. Burdin jaiak ere Kontxa IIra ikustaldia egiteko aukera ematen du, 700 metroko luzera, 350 metroko zabalera eta 150 metroko sakonera duen ebaketa geologiko handia,  eta 37 metrotan itsaso azpian dagoena.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!