Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/13

Prestakuntza eta enplegu egitasmoaren edizio berria, Urdulizko langabeen aukerak hobetzeko

Urdulizko Udalak martxan jarri berri du langabeen lanpostu aukerak hobetzeko xedea duen prestakuntza eta enplegu egitasmoaren edizio berria, eta horretarako ezarri da 150.253 euroko aurrekontua. Egitasmo hau bigarren urtez garatuko da eta langabezi tasak "maila historikoetara" iritsi diren "krisialdi orokorra" nagusi den unean.

Ezagutzera eman
2009 urteko prestakuntza eta enplegu egitasmoaren emaitza gisa, zortzi pertsona lanean ari dira orain Udalak kontratatuta. Oraingo edizioan parte hartu nahi duten udalerriko langabeek beren eskaria aurkeztu ahal izango dute urriaren 22ra arteko epean. Egitasmoaren oinarriak Urdulizko Udaletxean eta   www.urduliz.net  web gunean eta Uribe Kostako Behargintza bulegoan izango dira eskuragarri.

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!