Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/18

Galdakaoko Udalak udalerriko langabeentzako prestakuntza jardunaldiak antolatu ditu

Galdakaoko Udalak Toki Garapenerako eta Enplegu, Behargintza sailaren bidez, urtearen azken hiru hilekoan gauzatuko diren prestakuntza jardunaldietan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du. Jardunaldi hauek Behargintza Galdakaon izena emanda dauden tokiko langabeentzat zuzenduta egongo dira.

Ezagutzera eman
Interesatuek astelehenetik ostiralera bitartean izango dute izena emateko epea Behargintza Galdakaoren bulegoetan. Prestakuntza jardunaldiak ostalaritza eskolarekiko lankidetzan egingo dira eta  "Galdakao indarberritzen" izeneko egitasmoaren markoan sartzen dira. Prestakuntza, honako arlo hauetan emango da: administrazio laguntzailea, geriatria laguntzailea, zinpeko jagolea, orga eramailea eta ostalaria.

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!