Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/18

Muskizeko EAJ-PNVren udal taldeak “beharrezko” egitasmoak “biziberritzeko” gobernagarritasun akordioa eskaini dio alkateari

Muskizeko EAJ-PNVren udal taldeak iragarri duenez, gobernua gutxiengo egoeran utzi duten azken gertakarien aurrean, Gonzalo Riancho alkateari gobernagarritasun akordioa eskainiko dio  auzokideek planteatutako egitasmoak  eta beharrizanak " biziberritzeko".

Ezagutzera eman
Talde jeltzaleak aditzera eman duenez, akordio honen "zutabeak" dira osasuna, ingurumena eta udal egonkortasuna  "hurbiletik" jarraitzea. "Igaro den astean zinegotzi batek dimisioa aurkeztu ondoren eta gobernua gutxiengoan utzi ondoren ezin da ezkutatu EA eta PSOEren gobernuan dagoen ahultasun eta gaitasunik eza, etengabeak izan baitira barne tentsioak eta aginduak ez betetzea".

EAJren aldetik "funtsezko" jotzen dute osasun zentro berria eraikitzea, ohiko osasun esparruak sustatzeaz gain, Muskizeko osasun publikoa eta ingurumena udal esparrutik sustatzeko. Gaineratu dutenez, beharrezkoak dira Muskiz herriarentzako etorkizuneko egitasmo estrategikoa "besteak beste, kontratuei laguntzea enplegua sustatzeko xedez, etorkizunerako kirol instalazioak zehaztea eta hirigunean aparkalekuak egitea".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!