Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/20
Sestaoko EAJ-PNVk bizilagunak inplikatzeko egitasmoa jarri du abian, auzokideak jeltzaleen hauteskunde programan parte har dezaten
2011ko maiatzeko udal hauteskundeetarako zazpi hilabete falta direla, Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak hiritarren parte hartzea bultzatzeko kanpaina jarri du abian. Honen bidez, hauteskunde programa egiteko orduan bizilagunen lankidetza eskatu eta proposatzen da "denon artean gure udalerrirako egitasmo ilusioduna eraikitzerik izan dezagun", azaldu du Josu Bergara alkatetzarako hautagai jeltzaleak.
"Imajina ezazu zure Sestao" lemapean talde jeltzaleak datozen asteotan ekimen batzuk bultzatuko ditu, egitasmo politikoan biztanleria inplikatzeko xedez. Horretarako, eskura jarriko dituen bitartekoen bidez herria hobetzeko ideiak eta proposamenak helarazi ahal izango dira.
Datorren astetik aurrera, "auzo ezberdinetako eta pentsamolde ezberdinetako" auzokideekiko bilerak ospatuko dira aparkalekuak, hiriko segurtasuna edo etxebizitza moduko gai estrategiko batzuen inguruan dituzten iritziak ezagutze aldera. Teknologia berriek ere garrantzi berezia izango dute kanpaina honetan. Izan ere, (josubergara@guresestao.com) e-helbidea eta (www.guresestao.com) web gunea jarri dira. Halaber, Facebook, Twitter eta Youtube plataformetan ere badaude hautagaiaren profilak, hauen bidez iradokizunak bidaltzerik izan dadin. Amaitzeko, EAJren zinegotziekin elkartzeko herri ekimenak ere bideratuko dira.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS