Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/27

José Luis Bilbao: “Lanean jarraituko dugu Euskadiko eta Bizkaiko industriak gure BPGan egiteko nagusia izaten jarrai dezan”

José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak gaurkoan hitz egin du EAJ-PNVk Bilboko Campos Antzokian Bizkaiko ekonomia eta lan arloko aurreikuspenen inguruan antolatu dituen jardunaldietan. José Luis Bilbaok baieztapen borobila egin du "Lanean jarraituko dugu Euskadiko eta Bizkaiko industriak gure BPGan egiteko nagusia izan dezan. Industria honek sortzen ditu zerbitzuak, lanpostuak eta bizitza kalitatea".

Ezagutzera eman
José Luis Bilbao: “Lanean jarraituko dugu Euskadiko eta Bizkaiko industriak gure BPGan egiteko nagusia izaten jarrai dezan”

ARGAZKIA JAITSI

Bere hitz egitean Bilbaok aditzera eman duenez, "bizi dugun krisi egoeran inoiz baino gehiago, lana izan behar da  ekimen publiko eta instituzionalaren lehentasuna". Lanarekin batera, enpresak daude "enpresak baitira eta ez instituzioak lanpostuak sortzen dituztenak". Ahaldun nagusiak gogoratu duenez, Bizkaiko Foru Aldunditik  bi dira lanpostuak sortzeko oinarrizko ekimen motoreak "ziurtasuna sortzeko zerga sareari eustea " eta gastuaren aldetik" erakundeek eta zehatzago Aldundiak ekintzaileei eskaini behar dizkie beren jarduerarako aukerarik onenak".

José Luis Bilbao birgaitze industrialerako behar den lurzoru industrialaz mintzatu da eta horren barruan  "motore" lana egingo duten egitasmoen aldeko apustua aldarrikatu du. Besteak beste hauek dira Zubieta poligonoa, Boroa, Montealegre, AIC eta Bizcaytik. "Ereitea eta gero jasotzea. Parke teknologikoen esperientziarekin egin genuen moduan. Hori da gure etorkizuna. Hori da gure eredua. EAJ-PNVk betidanik bultzatu eta garatu izan duen eredua".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!