Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/28

Bilbaok Foru Aurrekontuak onartzea ahalbidetuko duen PSE-EErekiko akordioa dagoela egiaztatu du

José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak baieztatu duenez, itxita dute dagoeneko PSE-EE alderdiarekiko akordioa eta honen bidez sozialistek Foru Aurrekontuen onarpena erraztuko dute. Bilbaok adierazpen hauek egin ditu Bizkaiko hiriburuan  2011 urterako aurrekontu egitasmoaren inguruko xehetasunen eta ostegunean diputatuen batzordean onartu diren datorren urterako zerga neurrien foru arau egitasmoaren  berri emateko eskaini duen prentsa aurrekoan.

Ezagutzera eman
Bilbaok Foru Aurrekontuak onartzea ahalbidetuko duen PSE-EErekiko akordioa dagoela egiaztatu du

ARGAZKIA JAITSI

2011 urterako aurrekontua 7.254 milioikoa izango da, barnean dagoelarik ere kudeatze propioa eta erakunde konpromisoak. Kopuruak %6an handituko du 2010eko aurrekontua. Departamentuetarako erabilgarria 1.468 milioitara iristen da, iazko urtean baino %6 gehiago, eta honen erdia baino gehiago dagokio Gizarte Ekintza sailari (709 milioi). Aldundiak 60 milioiko defizita  izango du, hau da BPGaren %0,18.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!