Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/28

Bermeoko alkateak Eusko Jaurlaritza kritikatu du ez duelako Urdaibai biziberritzeko egitasmoen inguruko informazioa eman

Xabier Legarreta Bermeoko alkate jeltzaleak  Eusko Jaurlaritza gogor kritikatu izan du Urdaibai biziberritzeko egitasmoen inguruko informazioa eman ez dielako, Gernikarekin batera, eskualdeko udalerririk handiena den arren. Kostako herriko agintari gorenak gogoratu duenez uztailean bertan López Exekutiboari eskatu ziola aurreikusita zegoen egitasmoaren kopia eta oraindik ez du erantzunik jaso.

Ezagutzera eman
Legarretak azaldu egin du benetan haserre dagoela José Mari Gorroño Gernikako alkateak eta José Antonio Pastor Eusko Legebiltzarrean PSE-EEren bozeramaileak mantendu zuten bileragatik eta horren ondoren elkarrekin  egin zutelako Eusko Jaurlaritzak eskualde osoan garatuko dituen jardueren  aurkezpena, bati eta besteari ez dagokielako albiste hori ematea.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!