Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/29
José Luis Bilbao: “2011ko aurrekontuekin, Bizkaian, eutsi egingo zaie pertsonen duintasunari eta inbertsio publikoari”
Kudeaketa propioko 1.468 milioiko aurrekontua, 2010ean baino % 6 gehiago.
Gizarte Ekintzak 709 milioi euro izango ditu 2011n, 2010eko ekitaldian baino %8 gehiago.
9,7 milioi euro lankidetza- eta garapen-proiektuetarako, eta Bizkaiko udalek, euren finantzaketarako, 793,8 milioi euro jasoko dituzte (781 Udalkutxakoak eta 13 Gizartekutxakoak).
Aurrekontuan jasotako inbertsiorik garrantzitsuenek, guztira, 448,8 milioi € batzen dute, 2010ean baino %3,7 gehiago.
2011ko ekitaldirako Zerga Neurriei buruzko foru-arau berriaren xedea da familia-ekonomientzat pizgarria izatea eta Zapateroren gobernuak hartutako neurrien eraginak leuntzea pentsiodun eta langabeengan.
PFEZean, sarreren %1 kendu da 20.000€tik beherako zerga-oinarrietarako, langabe eta pentsiodunentzat, %2 deflaktatu da zergaren tarifa eta % 2 handitu dira kenkari pertsonalak.
Lehenengo eta behin, José Luis Bilbaok Bizkaiko Herri Kontuetan 2011rako aurrez ikusitako jarduerak ezartzen dituzten bi gidalerroak hauek direla nabarmendu du: "batetik, pertsonen aldeko apustu irmoa, Bizkaian inork ere bere burua baztertuta ikus ez dezan bizi dugun egoera ekonomiko zail honetan, eta, bestetik, inbertsio publikoari eustea, jarduera ekonomikoa bultzatzeko palanka modura, aldundiak ahal duen neurrian jarduera ekonomikoaren galera leuntzeko". Ostean, aurrekontuen proiektuaren datu nagusiak zehaztu ditu.
Aldundiko sailen kudeaketa propioko aurrekontua 2011ko ekitaldirako 1.468 milioi eurokoa da, 2010ekoa baino %6 handiagoa. Hor, bereziki, Gizarte Ekintza Saila nabarmentzen da, 709 milioi eurorekin 2011n, 2010eko ekitaldian baino %8 gehiago.
Gizarte Ekintzako hazkunde iraunkor horrek eragina izan du gainerako sailetan, eta horien aurrekontu-zuzkidura murriztu egin da, oro har. Halere, Bilbaok hau adierazi du: "Bizkaian ezer ez da egin barik geratuko, laguntza-neurri guztiak mantentzen ditugu gure biztanleriako sektore guztietarako, arreta berezia emanez gure enpresa- eta ekoizpen-egituraren garapen ekonomikoari. Horrez gain, 9,7 milioi euroko partida jasotzen du lankidetza- eta garapen-proiektuetarako, eta Bizkaiko udalek, euren finantzaketarako, 793,8 milioi euro jasoko dituzte (781 Udalkutxakoak eta 13 Gizartekutxakoak)".
Azkenik, aurrekontuan jasotako inbertsio garrantzitsuenetako batzuk nabarmendu ditu. Horiek, guztira, 448,8 milioi € batzen dute, 2010ean baino %3,7 gehiago. Zehazki, hauetara bideratutakoak: gizarte-azpiegiturak, Euskalduna Jauregia, Guggenheim Museoa, San Mames aldeko EHUko Campusa, San Mames Barria, BiscayTIK, AIC, Bilborako sarbideak, errepide-ardatz erradialak eta beste bide-azpiegitura batzuk, obra hidraulikoak, TMB instalazioa, FEVE lurperatzea, BGPra metroko 1. eta 2. lineetarako, eta metroko 3. linea eraikitzea.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












