Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/18

BFAk Artazako bidegorria bukatu du

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen sailak amaitu ditu Artatzako bidegorria eraikitzeko lanak. Proiektua egitean, ahalik eta gehien aprobetxatu dira Artatza parkeko bideen trazadura; 400.000 euroko inbertsioa egin da lanak egiteko. Proiektuaren bertute nagusia da 2 kilometroko bide bat eraikitzea bizikletaz ibiltzeko; izan ere, Leioako Eleixalde eta Pinosoloko bidegorriari jarraipena ematen zaio. Horrez gainera, aurrerapen bat da bizikleta-sarerako eta Leioako biztanleak kostaldera hurbiltzeko.

Ezagutzera eman
BFAk Artazako bidegorria bukatu du

ARGAZKIA JAITSI

Bizikleta eta oinezkoentzako bide berri hau (guneak bereizita daude erabiltzaile mota bakoitzarentzat) bi zatitan egin da:  1. zatia Artatzako parkera sartzeko espaloiaren ertzetik Artatza Jauregira igotzeko sarrera nagusiaren mugaraino doa; 2. zatia, berriz, muga horretan hasi eta Getxoko udalerriarekin bat egiten duenean amaitzen da.

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!