Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/24

Azkunaren esanetan, PSE eta PPk aurrekontuen inguruan mantentzen duten diskurtsoak “hauteskunde kanpainaren” usaina du

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak deitoratu egin du PSE eta PP alderdiek aurrekontuen inguruan mantentzen duten jarrera. Bizkaiko hiriburuko alkatea arro dago Bilbo hiria 2011 urterako kontu publikoak onartzen lehenetarikoa delako. Azkunaren esanetan, krisi ekonomiko garaian oposizioaren diskurtsoari "hauteskunde kanpainaren usaina" dario.

Ezagutzera eman
Azkunaren esanetan, PSE eta PPk aurrekontuen inguruan mantentzen duten diskurtsoak “hauteskunde kanpainaren” usaina du

ARGAZKIA JAITSI

Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketan alkateak azaldu du "oso erraza dela inguruabar hauetan arinkerietan jardutea, eta batez ere Espainia eta Europa osoa dauden egoerak kontuan hartuta, oso delikatuak baitira arlo ekonomikoan. Hauteskundeetara hamar mila egitasmorekin goazela esan genezakeen; baina Udalean diru gutxiagorekin geratzen gara eta jendeak diru gehiagorekin geratzen da".

Alkateak onartu egin du egoera ekonomikoa "konplikatua eta delikatua" dela, baina, esan duenez, "guk aurrera egingo dugu".

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!