Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/29

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Guggenheim Urdaibairako azterketa bizkortzea eskatuko dio Ingurumen ministerioari

Joseba Agirretxea Euzko Abertzaleak taldearen barruan Ingurumen gaietarako bozeramaileak Itsasertz Legearekin bateragarriak diren museo erabilpenen inguruko azterketa bizkortzea eskatuko dio Rosa Agilar Ingurumen Ministro berriari, Bilboko Guggenheim Museoaren zabaltzea Urdaibai eskualdean egiteko egitasmoaren bideragarritasuna  ikuste aldera.

Ezagutzera eman
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Guggenheim Urdaibairako azterketa bizkortzea eskatuko dio Ingurumen ministerioari

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen kongresuko Euzko Abertzaleak eta Talde Sozialistaren artean 2011 urterako Aurrekontu Orokorren inguruko negoziaketan adostu zen moduan, Estatuko Aurrekontu Orokorretako Egitasmoak 120.000 euroko lehen partida aurreikusten du Bilbao Bizkaia Kutxak  Urdaibaiko Biosferaren Erretserba aldean duen eraikinaren inguruko lurzoruan bateragarritasun azterketa hau egiteko. 

Ingurumen Ministerioak azterketa hau egin beharko du 2011 urtean bertan, baina EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak arloko Ministroari eskatuko dio azterketa hau arintzea eta beraz urtearen lehen seihilekoan amaituta egon dadin.

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!