Prentsa Aretoa

Berriak

2010/12/02

Santurtziko Udalak erraztasunak eskainiko dizkie euskara beren saltokietan sustatu nahi duten merkatariei

Santurtzin duela bi urte martxan jarri zen Euskararen Erabilera sustatzeko Egitasmoaren barruan, zerbitzu berriak jarri dira abian. Iaz, ostalaritzako negozioei eta merkatariei babesa emateko zerbitzua jarri zen eta aurten ekimen berriak egin nahi izan dira kartelak egiteko, bezeroekin komunikatzeko  eta itzulpenak egiteko laguntasuna eskaintzeko xedez.

Ezagutzera eman
Santurtziko Udalak erraztasunak eskainiko dizkie euskara beren saltokietan sustatu nahi duten merkatariei

ARGAZKIA JAITSI

Alde batetik, merkatariek erabilpen anitzerako 50 poltsa jasoko dituzte beren bezeroen artean banatzeko. Poltsa hauek eramango dute "poltsa bete euskaraz" leloa. Taberna eta jatetxeetan menuak itzultzeko eta ostalaritzan ohiko elkarrizketa ulertzeko gomendioak jasoko dituzte. Hiztegiaren helburua da beren negozioan euskararen erabilera erraztea.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!