Prentsa Aretoa

Berriak

2010/12/02

EAJk Jaurlaritzari “ahalegin zorrotzagoak eskatu dizkio Bilboko espalazio iturriak euskal zientzia, teknologia eta berrikuntza sisteman sarrera zehatzagoa” izan dezan

Estíbaliz Hernáez, EAJ-PNVko legebiltzarkidearen iritziz, "Bilboko ESS proiektuak, egun dituen ezaugarri eta etorkizuneko proiekzioagatik, bai zientzialari, azpiegitura eta baita izan litekeen erabilerengatik, gure Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren barruan sarrera zehatzagoa behar eta merezi du".

Ezagutzera eman
EAJk Jaurlaritzari “ahalegin zorrotzagoak eskatu dizkio Bilboko espalazio iturriak euskal zientzia, teknologia eta berrikuntza sisteman sarrera zehatzagoa” izan dezan

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren eskaerei jaramon eginez, gaurko Osoko Bilkurak Jaurlaritzari eskatu dio, "sei hilabeteko epean, ESS Bilbaok berezko izaera duen Ikerketa Gune estatusa izan dezan, Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko Zientzia eta Unibertsitate Azpisistemaren barruan, ikerketarako garapen autonomo bezala lan egin dezan". Estíbaliz Hernaezek adierazi duenez, "gaur Legebiltzarrean onartu duguna aurrerapausua da gure Taldeak ezarri duen helburua bete bdiean".

Horretarako, Hernaezek uste duenez, eta, Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema hobetu bdiean, "Eusko Jaurlaritzak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailetik, euskal enpresen parte hartzea sustatu eta bultzatu behar du ESS Bilbao proiektuan eta etorkizunean irten litezkeen bestelako proiektuetan ere". Legebiltzarkide abertzaleak amaitu du: "hortaz, López gobernuari eskatzen diogu, Herri honetako zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apostu zorrotza egin dezan eta eragileek eskatzen duten beharrizanei jaramon egin diezaien".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!