Prentsa Aretoa
Berriak
2010/12/03
Basauriko EAJk gobernu taldeak aparkaleku gaietan darabiltzan “lardaskeria” eta “inprobisazioa” salatu ditu
Basauriko EAJ-PNVk PP-PSOE alderdiek osatutako gobernu taldeak aparkalekuarena moduko Basauriko arazo handiak konpontzeko orduan erakusten duen "ideia eta gaitasunik eza" eta darabiltzan "inprobisazio" eta "lardaskeria" salatu ditu.
Jeltzaleek adierazpen batean azaldu dutenez, "legegintzaldi hasieran iragarri zuten Basauriko arazo guztiak konponduko zituztela eta horien artean zegoen aparkaleku arazoa" eta "urte batzuk igarota, errealitatea izan da hitz horiek ezeztatu dituena".
EAJren udal taldeak baieztatu duenez, Basauriko auzo ezberdinetako bizilagunekin egindako kalkuluen arabera, Udalak zoru gaineko 350 baino aparkaleku gehiago kendu ditu auzokideei aparkaleku pribatua erostea baino beste aukerarik eman gabe; eta prezioa gure inguruko udalerrietakoa baino handiagoa da.
Aldi honetan, "garatu dituzten zentzuzko jarduera eskasen artean" dago Lope de Vega Ikastetxeko aparkalekukoa; horretan auzo-lagun askorentzako tokia izango da eta erosteko bi solairu izango ditu eta solairu bat txandakako aparkalekurako; horrekin batera dago Pozokoetxeko Trenbide orubean egindakoa, baina "Gobernu taldearen ezgaitasunagatik lupetzarte bilakatu da, eta hori aspaldi iragarri genuen toki hau asfaltatu behar zela esan genuenean, baina udal kudeatzaileek ez ziguten kasurik egin".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS