Prentsa Aretoa

Berriak

2010/12/03

EAJk Aurrekontu Autonomikoetan abstentzioa eman lezake Eusko Jaurlaritza “apur bat mugitzekotan”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak iragarri duenez EAJ-PNVk abstentzioa bozka lezake datorren urterako Aurrekontu Autonomikoen bozketan, Eusko Jaurlaritza  partida eta planteamendu batzuetan "apur bat mugitzen bada". Salatu duenez, Patxi Lopez Lehendakariak "eskuineko legeak ateratzearen edo ezer ez egitearen arteko erabakia hartu behar du" PPren legebiltzarreko babesaren beharra duelako.

Ezagutzera eman
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan azaldu duenez EAJ-PNVren abstentzioa "Alderdi Sozialistaren eta Patxi Lopezek zuzentzen duen Gobernuaren eskuetan" dago.  Aldi berean,Jeltzaleek aldundietako kontuak negoziatzeko orduan mantendu izan duen "elkarrizketarako jarrera bera" mantentzea eskatu die.

"Gurekin hitz egiteko prest zeudela esateko lehen harremanaz aparte, ez digute galdetu guk aurkeztu ditugun zuzenketen inguruan, eta ahalegin garrantzitsua egin izan dugu aurrekontua serioski zuzentzeko" iragarri du.

Dena dela, argitu egin du euskal kontu publikoek ez dutela bere alderdiaren aldeko botoa jasoko, "A ereduaren aldeko apustu lotsagabea egiten delako, eta horrek ezinezko egiten du jeltzaleen baietza".

Ortuzarrek azaldu duenez EAJren abstentzioa eragingo luketen modifikazioak dira Hezkuntza, B+G+i eta "euskal nortasuna, kultura eta hizkuntzaren sustapena". "Benetan sinesten dut akordioetara iristeko aukera dagoela" gaineratu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!