Prentsa Aretoa

Berriak

2010/12/03

Zamudioko alkate andreak Auzitegi Konstituzionalaren aurreko babes errekurtsoa aurkeztea planteatzen ari da

Sorkunde Aiarza Zamudioko alkate andreak Auzitegi Konstituzionalaren aurreko babes errekurtsoa aurkeztea pentsatu du "bidegabe eta proportziorik gabeko" jo duelako  Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren 6. sekzioak bederatzi urteko ezgaikuntza ezartzen duen ebazpenaren kontrako apelazio errekurtsoan, defentsak erabilitako argudioak ezezteko eman duen ebazpena.

Ezagutzera eman
Zamudioko agintari gorenaren defentsak epaimahaiaren erabakia "errespetatzen du baina ez du harekin bat egiten" eta ondorioz,  "ebazpena argitzea" eskatuko zaio salari, larriak direlako prebarikazio zigor delitua  eta  udal kargua eta antzekoa betetzeko ezartzen den ezgaikuntza.

Auzi honen hasieran Zamudioko Udalak, EAJ, PSE eta PP alderdien aldeko botoarekin, auzoko batek jarritako bederatzi zeharraga kentzea erabaki zuen. Lan txiki honek 2000 euroko kostea izan zuten eta Aiarzari 9 urteko ezgaikuntza zigorra eragin dio.

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!