Prentsa Aretoa
Berriak
2010/12/22
Karrantzako EAJ-PNVk Bailarako mindategiaren eraikuntzan duen ardura onartzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Eusko Jaurlaritzak ordaindu gabe ditu 3,5 milioi euro, Karrantzako mindategiko lanak amaitzeko. Lopezen Gobernuak diru laguntasunak murriztu egin ditu.
Konpondu gabe daude bailarako ingurumen arazo larriak. Gure bailaran dauden behien gorotzek eragindako isurketa kutsakorrek errekak kutsatzen jarraitzen dute eta ingurumen arazo larriak eragiten dituzte. Karrantzan 10.000 baino abelburu gehiago daude eta egunean sortzen dute 700 m3 minda. Minda hauek ez badira batzen eta lantzen, kutsadura jasanezina da eta abeltzainak ez du biltzeko gaitasunik.
2010ean Bizkaiko Foru Aldundiak hitzartutako ordainketa guztiak egin ditu, baina Eusko Jaurlaritzak- sozialistak gobernura iritsi zirenetik- diru laguntasunak murriztuz joan da eta oztopoak jarri dizkio egitasmo honen garapenari.
Ezinbestekoa da osoko konponbidea, hau da, mindategia eraikitzen amaitzea eta martxan jartzea. Bailarako abeltzainek, lantegia martxan jartzeko urteotan ahalegina egin ondoren, berehalako konponbidea eskatzen dute beren ustiapenen etorkizuna bermatzeko, eta ez dugu ahaztu behar beren bizimodu bakarra dela hauxe.
Halaber, abeltzainek Bizkaiko esne sektorearen gehiengoa ordezkatzen dute. Sektore honek asko inbertitu du urteotan egunean jartzeko eta Europar Batasuneko Araudiek ezartzen dituzten eskakizunetara egokitzeko. Gaur egun ondo dimentsionatutako eta profesionalizatutako sektorea da, baina konpondu gabeko arazo hau dauka oraindik .

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS