Prentsa Aretoa
Berriak
2011/02/16
Ortuzar: “Bizkaia bizirik dago, martxan dauden hainbat egitasmo ditu eta beste hainbat ditu aurrera egiteko bidean”
Zornotzan burutu den Lan Jardunaldian, EAJren BBBren presidente den Andoni Ortuzarrek “errealitatearekiko harreman taldea” aurkeztu du. “EAJk Zornotzan martxan jarriko du datozen hilabeteotan Bizkaiko eskualde guztietan izango den harreman taldea”.
“Harreman talde honen helburua da, gizartearen ordezkari ezberdinekin lan topaketa zuzena ezartzea, hurrengo bost urterako ditugun ikuspuntuak alderatzeko. Gure ekimenak aurkeztuko ditugu eta dauden eskari eta beharrizanak entzuteko aukera izango dugu. Batez ere, Zornotza eta Bizkaia osorako ditugun ideia eta egitasmoak alderatu nahi ditugu” gaineratu du.
Ortuzarrek AICren inguruan egin du berba. “AIC zentroak bere sorreraren oinarrian biltzen ditu gure helburuen ardatz nagusiak: Industria, Merkataritza eta Lana Babestea. Hori da alderdi politiko gisa dugun lehentasuna, eta lehentasun horri emango diegu guk gure ahalegin osoa. Bizkaia bizirik dago, martxan dauden hainbat egitasmo ditu eta beste hainbat ditu aurrera egiteko bidean. Suspertze ekonomikoari laguntzeko gaitasuna izango da egitasmoei emango diegun ikusmoldea. Horixe da, gaurko topaketa honetan egin nahi dugun alderatze soziala”.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












