Prentsa Aretoa

Berriak

2011/07/18

Mireia Zaratek Eusko Legebiltzarreko ibilbidea hasi du

Mireia Zarate zamudiotarrak Eusko Legebiltzarreko ibilbidea hasi berri du. Mireia bera eta Arantza Aurrekoetxea dira euskal ganberan Txorierriko EAJ-PNVk dituen bi legebiltzarkideak. Jeltzale gaztearen hitzetan, “oso lotuta sentitzen naiz Zamudio nire herriari eta Txorrierri osoari, eta ilusio osoz ekingo diot Legebiltzarreko lanari”.

Ezagutzera eman
Mireia Zaratek Eusko Legebiltzarreko ibilbidea hasi du

ARGAZKIA JAITSI

Mireia Zaratek Enpresa Ikasketetako azken urteak eta Auditoria Masterra bere udaleko zinegotzi karguarekin bateratu zituen. Bere bigarren legegintzaldia da Zamudioko Kultura arloko arduradun gisa.

Gizartea hobetzeko konpromisoa duelarik, oso gazte egin zen EAJ-PNVren alderdikide. Uri Batzarreko kargutan egon zen eta EGI gazte erakundean ibilbide luzea egin ostean, Euzko Gaztediren barruan Bizkaiko Herrialde Batzarreko kidea da.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!