Prentsa Aretoa

Berriak

2011/07/18

Bizkaiak talentuak kudeatzen eta higitzen ditu

Irailaren 5etik 7ra, Bizkaiko Foru Aldundiak eta bizkaia:xede elkarteak mintegi bat egingo dute EHUren Udako Ikastaroen barruan, talentuaren modalitateko joera berriei eta mugikortasunaren ondoriozko aukera baliatzeko etorkizunerako ekintzarik egokienei buruz sakontzeko eta gogoeta egiteko xedez. Hain zuzen ere foru erakundeak, enpresa liderrek eta unibertsitateek gaitasun handiko pertsonak atxikitzeko eta erakartzeko bultzaturiko elkartea da bizkaia:xede. Haren lana areagotu egin da batez ere egungo krisialdi ekonomikoagatik.

Ezagutzera eman
Bizkaiak talentuak kudeatzen eta higitzen ditu

ARGAZKIA JAITSI

Mintegiaren antolatzaileen ustez, gure garaiaren ezaugarri nagusienetako bat “profesional horien gero eta mugikortasun handiagoa da, eta horrek gero eta integratuagoa eta lehiakorragoa den merkatu globala eratzen du. Krisialdi ekonomikoa talentuaren fluxu globaletan eta lehiakortasunean ere izaten ari da eragin erabakigarria enpresa arloetan eta eremu geografikoetan, talentua erakartzeko, atxikitzeko eta garatzeko."

Lau helburu nagusi lortu nahi ditu ikastaroak: profesional horien mugikortasuna lurraldeen lehiakortasunean izaten ari den eragina aztertzea ikuspegi konparatu batekin; talentua kudeatzeko, erakartzeko eta atxikitzeko lurralde estrategiak erkatzea; lankidetza publiko eta pribaturako ereduak aztertzea talentuaren kudeaketan eta mugikortasunean; eta gure inguruko talentuaren kudeaketa eta mugikortasuna hobetzeko ondorioak lortzea.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!