Prentsa Aretoa

Berriak

2011/07/19

Deriotarrak sarea hobetzen

Derioko Udalak martxan jarri berri du bere web gune berria, azken hilabeteotan BiscayTIC egitasmoaren markoan berrikuntza lana egin ondoren. Atari berriaren bidez hiritarrek tramitazio telematikoak egiteko aukera izango dute. Web gune berriak ohiko 17 tramite egitea ahalbidetuko die asteko egun guztietan eta edozein ordutegitan.

Ezagutzera eman

On line tramiteez gain, une oro ezagutu ahal izango dira tramite guztien egoerak, tramiteen historialak eta beharrezko egiaztagiriak inprimatu ahal izango dira. BiscayTIK egitasmoa Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da eta hiritarrak Administraziora teknologia berrien bidez hurbildu nahi ditu, eta Derioko udala izan da egitasmo horretan sartu den udaletako bat.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!