Prentsa Aretoa

Berriak

2011/07/20

Sestaok Babcock, ANBB, Naval eta Aldaiturriagako enpresa komiteak beren eskariak batzordean azaltzera gonbidatu ditu

Sestaoko Udalak Industria Batzorde berezia deitu du aldi baterako enplegu erregulazio espediente azpian dauden Ezkerraldeko enpresek bizi duten egoera aztertzeko xedez. Bilera bihar goizean ospatuko da Sestaoko Udalean eta bertara gonbidatu dira Babcock, ABB, Naval eta Aldaiturriaga enpresetako komiteak.

Ezagutzera eman
Sestaok Babcock, ANBB, Naval eta Aldaiturriagako enpresa komiteak beren eskariak batzordean azaltzera gonbidatu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko udal honen bozeramaileek aditzera eman duenez, gobernu taldeak industria hauen etorkizunaren inguruan eta familiengan eror daitezkeen ondorioengatik duen kezka ez da “atzo goizekoa”. Bere agintaldiko lehen hilabetean, Josu Bergara Naval, Aldaiturriaga eta ABB enpresetako langileekin bildu da beren egoera ezagutzeko eta Udalaren babesa adierazteko.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!