Prentsa Aretoa
Berriak
2011/07/24
Euzko Gaztedik atzo Norvegian izandako atentatuak salatzen ditu
Euzko Gaztedi Indarra (EGI), EAJ-PNVko gazteok, oso larrituta ikusi eta entzun ditugu atzokoan Norvegian gertaturiko bi atentatuen berriak. Oso larria deritzogu XXI. mendeko Europan ideia askatasunaren aurkako horrelako ekintzak egotea posible izatea. Zoritxarrez gainera, Euzkadin badakigu hori zer den.
Arduraturik gaude Europako herrialde demokratetan muturreko eskuindarren gorakada ikusita. Ideia hauek ez dituzte beste ideiak errespetatu izan, baina erakusten ari dira orain ere ez dituztela errespetatzen. Europak bere sineskera politikoan ditu demokrazia, askatasuna, berdintasuna, parte-hartzea eta jasangarritasuna.
Larria da oso Osloko erdigunean gertaturikoa, baina zorionez, ez dira izan zitezkeen bezain gogorrak izan bere ondorioak. Ez da horrela izan, ordea, Utoya irlan: bertan, 570 gazte laborista zeuden, kanpaldi batetan bildurik, euren ideia politikoetan sakondu eta eztabaidatzeko, baina tiroketaren ondorioz, eta horri ihes egiteko saiakeran, uretan 84 gaztek bizia galdu dute.
Euzko Gaztedik (EGI) doluminak eta solidaritatea adierazi nahi dizkie Norvegiako herriari, biktima orori, horien familiei, eta nola ez, DNA alderdiari eta haren gazte erakundeari ere bai.
EGIn argi daukagu biolentziak ez garamatzala inora eta gure konpromisoa argia da bakearekin eta guzti-guztion arteko elkarrizketarekin.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












