Prentsa Aretoa
Berriak
2011/07/26
EAJ-PNVren adierazpena PPk proposatutako akordio estrategikoen inguruan
EAJ-PNVren aburuz, Euskadiko PP alderdiak eginiko proposamena, beronen ustezko helburu objektiboa publikoki ezagutzera emana ezagutu ostean jaso dugularik, itxurakeria estrategia hutsa eta Alderdi Popularrak Euskobarometroan Lopez Lehendakariaren kide nagusi eta bakarra den aldetik jaso duen balorazio txarren ondorioa da. PP alderdiak estrategia honekin zalantzan jartzen du orain arte babestu duen Gobernuaren kudeatze lana eta buruzagitzarako gaitasuna.
Onartezina da “nahaste hutsa” den agiri honen bidez – Gipuzkoako egitasmoetara murrizten delarik- PP alderdiak bere aurpegia zuritu nahi izatea Eusko Jaurlaritzari aurkeztu zaizkion eta oraindik erantzunik jaso ez duten egitasmoetarako akordioak aurkeztuz. Euskal enpresen nazioartetzea, ekonomiari eta euskal enpresa ehunari bultzada ematea dira aurkezten direnak; eta EAJ-PNVk PPk babestutako Lopez Lehendakariari aurkeztu dio jadanik, gai hauen inguruan lan egiteko proposamena. Publikoki ezagunak izan dira EAJ-PNVren borondate eta planteamendu hauek.
EAJ-PNVren ustetan, ilusionismo politiko hutsa da agiri horretan Euzko Alderdi Jeltzaleak Madrilen garatu izan duen jarduerari esker eta Espainiar Gobernuarekiko negoziaketen ondorioz lortu diren akordio, eskumen azpiegiturak eta aipatzea. Akordio horiek Euskadiko Alderdi Popularrak berak kritikatu eta gaitzetsi ditu.
Euskadiko PP alderdiak erakusten duen kezka, konpromiso eta akordioetarako borondate bera da EAJ-PNVk PPren euskal diputatu eta senatariengandik edo europar legebiltzarkideengandik jaso nahiko zukeena, Euskadiren interesak jokoan egon direnean. Adibidez, Euskal Kontzertu Ekonomikoan Madrilen eta Europan blindatu eta defendatu behar izan zenean, eta batean zein bestean PPren hautetsiek – bertan ez egonda ere- Euskadiren interesen kontra bozkatu dute.
Amaitzeko, azken agiri honek akordio estrategiko itxura eman dio Gipuzkoan Bilduri oposizioa egiteko bloke sorrera den honi, eta EAJ-PNV ez da estrategia honetan sartuko.
EAJ-PNVk Euskadin, Espainian eta Europan lan egiten jarraituko du, konpromisoan, arduran eta Euskadiren interesen defentsan oinarrituta. PP alderdiak jakin badaki horrela dela eta horretarako ez dio EAJri begiratu behar , baizik eta Eusko Jaurlaritzaren ardurara goratu duen kideari.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












