Prentsa Aretoa
Berriak
2011/07/28
Bizkaiak onartu egiten ditu EBren Epaimahaiak opor fiskalen inguruan emaniko ebazpenak
Gaurkoan ezagutu dira Europar Batasunak Luxenburgon egoitza duen Epaimahaiaren Hirugarren Salak emaniko ebazpenak, Bizkaiko Foru Aldundiak Lehen Auzialdiko Epaimahaiak (gaur egun Epaimahai Nagusia deitzen dena) 2009ko irailaren 9an 1996ko “opor fiskal txikien” kasuetarako eta inbertsio egitasmo handietarako %45eko mailegu fiskalaren inguruko auzietan emaniko ebazpenen kontra aurkeztu zituen kasazio errekurtsoa atzera botatzeko.
Europar Batasunaren Epaimahaiak iragan ekainaren 9an 1993ko opor fiskalen inguruko irizpidea ematean aipatu zuen ildoari jarraiki, arbuiatu egin ditu euskal erakundeek eta prozedura honetan Espainiar Gobernua ordezkatzen zuen Estatuko Abokatuak Luxenburgoko Epaimahaiaren aurrean azaldu dituzten argudioak; eta eman dituen ebazpenaren arabera, Lehen Auzialdiko Epaimahaiak eta Batzordeak ondo egin zuten enpresek jasotako laguntasunak berreskuratzea exijitu zutenean.
Bizkaiko Foru Aldundiak, beti bezala, justiziak emaniko ebazpen oro betetzen ditu, eta bere argudio juridikoak onartuak ez izana deitoratu duen arren, amaitutzat jotzen du gai hauen inguruko prozedura judiziala, Europar Batasuneko epaimahai gorenak gai honen inguruko azken adierazpena egin duelako.
Dena dela, Bizkaiko Foru Aldundiak argi utzi nahi du gaurkoan ezagutzera eman diren ebazpenek ondorio praktikorik ez dutela Bizkaiko Herrialde Historikoan, Bizkaiko Foru Aldundiak 2007 urtean osorik exekutatu zituelako 2001eko uztailaren 11ko Batzordeak hartutako erabakiak eta enpresa guztiengandik jaso zituelako ordura arteko kopuruak eta berreskuratze interesak. Bere garaian azaldu zenez, Bizkaiko Foru Aldundiak onurak jaso zituztenengandik 96,3 milioi euro gehi intereseko 38,5 milioi euro jaso zituen.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












