Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/09/27

Izaskun Bilbaok Basque Culinary Center aldarrikatu du Europan, turismorako europar markarako eredu gisa

Izaskun Bilbao EAJ-PNVren eurolegebiltzarkideak Estrasburgon aldarrikatu du Donostiako Basque Culinary Center “berrikuntza, prestakuntza eta kalitaterako eredu” eta “europar turismo markaren ezaugarri izan behar diren baloreen gauzatze praktiko” gisa .

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbaok Basque Culinary Center aldarrikatu du Europan, turismorako europar markarako eredu gisa

ARGAZKIA JAITSI

Zentro hau inauguratzen zen egun berean, Europar Legebiltzarrak arratsaldeko azken orduan Estrasburgon eztabaidatzen ari zen Europako turismoaren etorkizunaren inguruko txostena. Antonio Tajani batzordeko presidente ordeak berak diputatu jeltzaleak eginiko aipamenak ere egin ditu, sukaldaritza zientzien lehen europar fakultatea europar erreferentetzat hartu duenean. 

Europar Legebiltzarrak gaur goizean bertan bozkatuko duen txostenak hainbat jarduera planteatzen ditu batasuneko erregio eta estatuetako kalitatezko eskaintzak biltzeko europar marka turistikoa eratzeko eta zerbitzu batzuk berdintzeko bidea hartzeko, besteak beste ostalaritza zerbitzuen klasifikazioa. Era berean, txosten honek berrikuntzaren aldeko apustua ere planteatzen du turismo eskaintza berriak egiteko, europar BPGren %10 eta enpleguaren %12 suposatzen duen sektorearen kalitatea eta profesionalen prestakuntzan. WEB gune bakar batean metatu nahi da turismo kalitate marka honetako eskaintza osoa. Txosten berean islatuta geratu den beste alderdia izan da profesionalek eta zerbitzuek teknologia berriak erabiltzen  dituztela .

Horregatik ba, eurodiputatu jeltzaleak iragarri du EAJ-PNVk txosten hau babestuko duela “europar eraikuntzarako izan beharreko printzipioen adibidea delako. Txosten honen oinarrian dago gure tradizio, kultura eta hizkuntza ezberdinak gure aniztasunaren adierazpena dela, baina aktibo ekonomikoa ere bada eta ikusgarritasunik handiena industria turistikoan hartzen du”.