Prentsa Aretoa
Berriak
2011/10/19
Urkullu: “Euskadi, duela lau urte baino nazio indartsuagoa da”
Gaur El Ensanche eraikinean Senatu eta Kongresurako EAJren taldearen 2011-2015rako egitasmoen aurkezpen ekitaldian EBBren presidente del Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “Madrilgo Eusko Abertzaleak taldeak azken lau urteotan egindako lanaren balantzea ageri-agerikoa dela uste dut: Lehenengo eta behin, inbertsioak eta autogobernu maila handiagoa. Euskadi, duela lau urte baino nazio indartsuagoa da; duela lau urte baino herri ahaltsuagoa. Euskadik inoiz izan dituenak baino tresna gehiago ditu gaur, munduan garapen eredua deusestatzeko arriskua eragin duen erronka historikoari aurre egin diezaiogun”.
Presentación proyecto Grupo Vasco EAJ-PNV 2011-1015 (Iñigo Urkullu)
HITZALDIA - 2011/10/19
“Eta bigarrenik, aurretik esan genuena: aldi berrirako denbora. Euskadi berria egiteko denbora. Askatasunerako aldi berria. Bakerako aldi berria. Oroimenerako aldi berria. Adiskidetzarako. Aldi berria, ideia eta egitasmoetarako baino ez izan behar den aldi berria” gaineratu du.
Urkulluren aburuz, “gaurko honetan, une beltz luze baten amaierarako atarian aurkitzen gara. Eta amaiera horretarako ez dago baldintzarik. Behin betiko su etena, biktimei zor zaien aitortza eta politikarekiko konpromisoa, letra handiz baita eskuzabaltasunez idatzitako politika, alderdi politikoei eta gizarteari dagokiena”
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25