Prentsa Aretoa
Berriak
2011/10/31
Baserritarrekin, Gernikan
Gaur, milaka pertsonak hartu dute parte Gernikako Azken Astelehenean. Bizkaian urtean egiten den nekazaritza-azoka nagusietako bat da. Andoni Ortuzar, Josu Erkoreka, Emilio Olabarria, Pedro Aspiazu, Iñaki Anasagasti, Amaia Arregi, José Luis Bilbao… azoka handi horretara joan dira, eta aukera aprobetxatu du barazkiak, fruta, gazta, txakolina eta beste produktu batzuk saltzen dituzten postuetara hurbiltzeko, ekoizleekin hitz egiteko eta produktuak erosteko. Izan ere, haien esanetan, gure lurraren bermea dute eta kalitate onenetakoak dira.
Haien iritziz, eskerrik zintzoenak eman behar dizkiogu egun honetan baserritarrei, beren ahalegin eta lanagatik; izan ere, kalitate-berme guztiak dituzten produktuak eskaintzen dizkigute, eta, horrez gainera, konpromisoa hartzen dute gure landa-ingurua eta ingurumena zaintzeko. Gainera, poza adierazi dute ekoizleak gero eta gazteagoak direlako.
Gernikan, egun honetan, sektorearen gaur egungo egoera islatu da. Bisitariek hala ikusi ahal izan dute azokan egindako paseoan: pertsona berritzaileek zuzendutako ustiapen profesionalak; balio handiko azpisektoreetan bildutako ekoizpenak (berotegiko ortuak, txakolina, gazta, esnea, eta abar); kalitateko ekoizpen bereziak (jatorrizko deiturak, labelak, ekoizpen integratua eta ekologikoa, eta abar); ingurumena zaindu eta kontserbatzen duten ustiapenak, eta hiriko pertsonen antzeko errenta-maila eta bizi-kalitatea.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25