Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/11/03

Sestaoko Udalak ekintzaileentzako bederatzi gune egokitu ditu

Sestaoko Udalak ekintzaileen eskura bederatzi toki jarriko ditu beren enpresa egitasmoak garatu ahal izateko. Bulegoak Venta del Gallo izeneko merkatu zaharrean egokitu den enpresa teknologikoen haztegian daude.

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak ekintzaileentzako bederatzi gune egokitu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Udaleko iturriek aditzera eman dutenez, Toki Gobernu Batzordeak asteazkenean onartu zituen bulego hauen alokairu erregimena arautuko dituzten baldintzak. Tokiren bat eskatzeko interesa duten pertsonek eskariak aurkeztu ahal izango dute Bizkaiko Aldizkari Ofizialean agertzen den momentutik beretik. Horretarako Behargintzara joan beharko dute, eta bertan emango diete behar duten informazio guztia.

Enpresen haztegi honen helburua da pertsona ekintzaileen enpresa jarduerari hasiera emateko bultzada eskaintzea, horretarako behar diren azpiegitura egokiak sortuta; horrela, lanpostuen sorrera sustatuko dira eta enpresa ehuna biziberrituko da jarduera enpresariala biltzeko gune berriak jarriaz.