Prentsa Aretoa
Berriak
2012/01/03
Areatza erretratutan
Areatza udalerrian, aurten jarri da martxan herriko argazkiak biltzeko lehen ekimena, eta honen bidez bildu dira hirurogeita hamar inguru irudi. Hauetako askok Areatzako herriaren inguru zabalak islatzen dituzte, eta beste batzuek udalerriko herrigune zaharra erakusten dute, harrizko kaleekin eta koloretako etxe txikiekin. Gudarien plaza eta Goikokalea dira argazkilariek gehien atera dituztenak.
Lan hauek saritzeko, herriko Ludotekan erakutsiko dira urtarrilaren bostera arte. Argazki irabazlea Lur Olabarrik egin du eta Areatzako bizilagun bik eta Benja Irusta Kultura Zinegotziak osatutako epaimahaiak aukeratu du. Saridunak birentzako afaria irabazi du igerilekuetako Aldamin jatetxean. Gainerakoekin Udalak 2012ko egutegia ostuko du eta horretarako aukeratu ditu herria ordezkatzen duten hamabi irudi.
Lehiaketa honetara aurkeztutako irudiekin eginiko egutegia Errege Egunaren ostean eskainiko da. Une horretatik aurrera, herritarren artean banatuko da eta beren ormak auzokiderik artistenek ateratako irudiekin jantzi ahal izango dituzte.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












