Prentsa Aretoa

Berriak

2012/03/19

Iñaki Azkunaren esanetan Bilbok Singapurren dagoen “lan kultura” berreskuratu behar du

Iñaki Azkunak gaur astelehenez azpimarratu duenez, Bilborako Singapurren dagoen “Lan kultura izugarria” berreskuratu beharra dago; itxaropentsu agertu da Hiribilduak eta estatu hiriak “negozioak” egingo dituztelakoan.

Ezagutzera eman
iñaki azkuna, eaj-pnv

ARGAZKIA JAITSI

Alkateak  Bilboren eraldaketa ezagutzera etorri den Barry Desker  Singapurreko enbaxadore bereziarekin izan du bilera Bilbon. Bizkaiko hiriburuak iaz irabazi zuen  Lee Kuan World City Prize saria, Hirien Nobel Saritzat jotzen dena. Azkunak Singapur hiriaz  baloratu du “legeak egin eta aplikatzen” dituela .

Bizkaiko hiriburuko alkatea “pozarren” agertu da enbaxadoreari harrera egiteaz. Azpimarratu duenez Hiribilduak “lotura emozionala” du Singapurrekin. Azaldu duene, topaketan  hiriek partekatzen dituzten gaiak jorratu dituzte, eta “seguruenik negozioak egin ahal izango ditugu, mundu honetan oso ona den zerbait”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!