Prentsa Aretoa
Berriak
2012/04/18
Bizkaitarrak Metroko gatazkaz nazkatuta daude eta soluzioak exijitzen dituzte
EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak Txema Oleaga Metro Bilbaoko presidenteari eta Iñaki Prego kontseilukideari Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean exijituko die “hiritargoari hainbeste eragozpen eragin dizkion lan gatazka konpontzeko soluzio errealak aurkez ditzatela”.
EAJ-PNVren ustetan Metro Bilbaoren zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen artean bizi izan den azken aurkaketak agerian uzten du alderdi biek konponbidera iristeko duten ezgaitasuna. “Egoera jasanezina da, eta haserrea guztiz justifikatuta dago”. Horregatik, EAJ-PNVk jakin nahi du Metroko oraingo arduradunek “gaitasunik ote duten egoera askatzeko proposamenak egiteko orduan”. Horixe izango da, EAJ-PNVk Metro Bilbaoko arduradun gorenei ostiralean egingo den Batzar Nagusietako Herrilan eta Garraio Batzordean eskatuko diena.
Lan gatazkak jarraitzeak eta ondorioz gelditze berriak izateko posibilitateak EAJ-PNVren eta garraio hau egunero erabili ohi dutenen pazientzia agortu dute. Garraio hau egunero lanera, ikastetxera edo aisialdi tokietara joateko erabiltzen duten pertsonak nazkatuta daude eta osoko arrazoia dute horretarako.
Lan gatazka judizializatzearekin eta arrazoia alderdi bien artean zatitu izanak, gatazka konpondu baino, are larriago bilakatu du.Ebazpenaren ostean,Metro Bilbaoko arduradunek baikortasun osoz iragarri zuten sindikatuekin bilera berria egingo zutela gatazka konpontzeko helburuarekin: Aurrekoetan gertatu izan den moduan, porrota gertatu zen.
Eta,aurrekoetan gertatu den moduan, Metro Bilbaoren erabiltzaileak izango dira porrot honen ondorioak pairatuko dituztenak, hau da, geldialdiak,atzerapenak eta eragozpenak.Pertsona hauek ez dira gatazkaren erantzule; eta gehienek gatazka bera ere ez dute ulertzen.
Porrot honen aurrean, Metro Bilbaoren arduradun eta ordezkariek agerian uzten dute garraio guztiz eredugarria eta egunero erabiltzen dutenek onesten zuten hau kudeatzeko ezgaitasuna. Gaur egun, hiritarrentzako ezusteko eta arazo etengabeen iturri bilakatu da.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25