Prentsa Aretoa
Berriak
2012/04/20
Metro Bilbaon dagoen gatazka berehala konpontzea, edo bestela, dimititzea eskatu dio EAJ-PNVk Arriolari
EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak Txema Oleaga Metro Bilbaoko presidenteak eta Iñaki Prego batzarkideak Bizkaiko Batzar Nagusietan azalpenak eman ostean azpimarratu duenez “ez dago egoera hau azaltzerik”. “Gizartea nazkatuta dago ulertzen ez duen gatazkaren ondorioak sufritzeaz, eta ordua da Herrilan eta Garraio Sailak eta Iñaki Arriola Sailburuak Metro Bilbaoren arduradun gorena den aldetik, bere ardurakoa egitea eta konponbidea ematea”.
Metro Bilbaoko arduradunek emaniko azalpenak entzun ostean eta gelditze berriak egoteko dagoen arriskuaren aurrean, EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzaren Herrilan eta Garraio Sailburuari eskatu dio gaiari heldu diezaiola “Metro Bilbaon egin diren izendapen eta ordezkapenek ez dutelako ezertarako balio izan”. “Gatazka gaiztotu egin da, eta honek agerian utzi du zerbitzua hiritarrek merezi duten kalitate mailan mantentzeko ardura dutenek ez dutela horretarako gaitasunik”.
EAJ-PNVk azpimarratu du “hiru gauzek kezkatzen dutela”. “Garrantzitsuena da hiritarrak direla gehien sufritzen dutenak eta munduko eskubide guztia dute metroa duela urte batzuetara arte zen garraiobide eraginkor eta ondo baloratua gozatzeko”.
EAJ-PNVrentzat kezkagarria ere bada “inork ez duela gatazkaren izaera ulertzen. Ez da ulergarria kudeatzaile eta langileen arteko auziak hainbesteraino iristea, eta hain larriak izatea, gatazka horrela luzatzeko eta gogortzeko moduan. Are ulertezinagoa izango da orain bizi dugun eta Bizkaiko milaka biztanleei, hauetako asko metroaren erabiltzaile, eragiten dien egoera ekonomiko,sozial eta laboral latzean kokatzen badugu”.
Amaitzeko, Euzko Alderdi Jeltzaleak ulertzen du “PPri ere dagokio gatazka honi amaiera ematea, Eusko Jaurlaritzak egiten duen gestioaren, eta kasu honetan, Metro Bilbaoren gestioaren ardurakidea delako. PPk benetako konponbideak eman nahi baditu eta hiritarrei kalteak aurreztu nahi badizkio, badaki zein den horretarako bide egokia”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25