Prentsa Aretoa
Berriak
2012/05/30
Txorierrik euskararen erabilera sustatzen du eskualdeko denda eta ostalaritza zerbitzuetan
Txorierriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak ekimen bitxia jarri du abian helburu bikoitzarekin: bailarako dendetan erostea sustatzea eta eskualdeko denda eta ostalaritza tokietan euskararen erabilera bultzatzea.
Horretarako, jokoa asmatu du bezeroak erosketak egiten dituenean eta egitasmoan sartu diren taberna edo jatetxeetan kontsumitzen duenean euskara erabiltzera animatzeko. Herri bakoitzeko denda edo taberna bakoitzak puzzle bateko pieza bana izango du, eta erosketetan euskara erabiltzen duen bezeroari emango dio.
Erosleak puzzlea osatzen duten bederatzi pegatinak bildu beharko ditu. Erosketak herri berean edo herri ezberdinetan egin ahal izango dira, hau da,Lezama, Zamudio, Derio, Sondika, Larrabetzu eta Loiu. Puzzlea osatzen denean, bezeroak bere udalera eraman ahal izango du eta horretarako jarriko den ontzian sartu.
Taberna eta jatetxeetan euskararen erabilera sustatzeko ildo beretik, Txorierriko Mankomunitateak hiztegia egin du inguruko tokietan ematen diren 350 jakien euskal izenak biltzen dituena. Horrez gain ematen ditu zenbakiak, agurrak, adierazpenak eta elkarrizketa laburrak, ostalariari bezeroarekin dituen harremanetan laguntzeko.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












