Prentsa Aretoa

Berriak

2012/08/01

Alkateen Mundu-Foroa izango da Bilbon 2013. urtean

2013ko ekainaren 13an eta 14an Alkateen Mundu-Foroa den World Cities Summit Mayors Forum izeneko biltzarraren urteko deialdia izango da Bilboko hirian. Foro hori eratu zenetik beti egin izan da Singapur Errepublikan, eta bost kontinenteetako 60 alkate baino gehiago elkarretaratzen ditu urtero. Ondokoa da Foro horren helburu nagusia: “iraunkortasunari, hirigintza arloko soluzio egokiei eta bizitzeko ingurune egokiagoak sortzeko konpromisoari eusten dieten hirien eta lurraldeen artean eginera onak partekatzea”.

Ezagutzera eman
Alkateen Mundu-Foroa izango da Bilbon 2013. urtean

ARGAZKIA JAITSI

Bilboko Udalak adierazi duenez, Bilbo World Cities Summit Mayors Forum 2013 biltzarraren egoitza ofizial gisa aukeratu izanak Bizkaiko hiriburuak hirigintza arloko eraldatzeari dagokionez egin duen ibilbidea aintzatestea dakar; hain zuzen ere, eraldatze hori itsasadarra berroneratzeari loturik dago, eta bai “arkitekturaren eta diseinuaren, berdeguneen sustapenaren eta biztanleriaren bizi-kalitatea areagotzearen aldeko apustuari ere”.  

2010. urtean, Lee Kuan Yew World City Prize saria jaso zuen Singapurren Bilboko hiriak, hiriko erkidego “bizkor, bizigarri eta iraunkorra” eratzearen aldeko aitzindaritzaren aintzatespen gisa, Bizkaiko hiriburua, apustu horri esker, ezinbesteko erreferente bilakatu baita nazioartean.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!